Argisun (logo) Energia Konponbideak

Castellano

Zerbitzuak Energia berriztatzaileetan konponbide energetikoak kudeaketa integralean oinarrituta.

  • Errentagarritasun ekonomiko handiena
  • Gutxieneko mantenimendua
  • Eraginkortasun tekniko handiena
  • Ahalik eta ingurumen-inpaktu eta begi-inpaktu txikiena eragitea.

Konponbide energetikoak Ikusi ze motatako instalazio energetikoak jartzen ditugun

Kokapenaren azterketa

Kokalekuaren ezaugarriak aztertu eta ondorengo neurketak egiten ditugu: latitudea, azimuta, inklinazioa, gerizpeak, etab., helburua lekurik aproposena aztertzea eta konponbid hoberena proposatzea da.

itzuli gora

Instalazioen deskribapena

Sistemak izango duen oinarria zehatz-mehatz aztertzen dugu eta instalazioa osatuko duten elementu guztiak definitzen ditugu, beti ere, "kokapenaren azterketan" egindako neurketak kontuan hartuta.

itzuli gora

Balantze energetikoa

Eguzki instalazio fotoboltaikoetan. Instalazio honek hornituko duen energia produkzio erreala balioesten dugu, beti ere, ondorengo alderdi hauek kontuan hartuta: erradiazio datu errealak, makinen etekina, orientazio eta inklinazioagatik gertatzen diren galerak, tentsio erorketa, dispertsioa, itzalak, zikinkeria, tenperatura, zelulen etekina, etab.

Eguzki instalazio termikoetan. Instalazio honek hornituko duen energia produkzio erreala balioesten dugu, beti ere, ondorengo aspektu hauek kontuan hartuta: erradiazio datu errealak, makinen etekina, orientazio eta inklinazioagatik gertatzen diren galerak, erabiltzeko baldintzak, kontsumo perfila, zikinkeria, tenperatura, etab.

Bioamasa instalazioetan. Aldez aurreko ikasketak egiten ditugu energi demanda errealak zehazteko eta egokia den sistema proposatzeko, instalazio lerruna nominaletan lan egiteko eta lan etekin goratua eukitzeko.

itzuli gora

Ingurumenaren balantzea

Instalazioak ahalik eta elementu kutsakor gutxien (CO2, NOX, SOX) jaurtitzeko azterketa egiten dugu ohiko iturriekin alderatuz.

itzuli gora

Balantze ekonomikoa

Eguzki instalazio fotoboltaikoetan benetako etekin ekonomikoari eragiten dioten alderdi guztiak aztertzen ditugu, esate baterako: panel fotoboltaikoen produktibitate galera, urteko mantenimendu gastua, energiaren prezio igoera, KPI-a, finantziazio gastuak, diru-sarreren kalkuluak, etab., honen guztiaren helburua, inbertsioaren balioespena egitea eta azterketa erraztea da.

Eguzki instalazio termikoetan benetako etekin ekonomikoari eragiten dioten alderdi guztiak aztertzen ditugu, esate baterako: estaldura errealaren mailak, eskari energetikoa, finantziazio gastuak, aurreikusitako aurrezkiak, etab., honen guztiaren helburua, inbertsioaren balorazioa eta azterketa erraztea da.

Bioamasa instalazioetan instalazio kostu errealak, mantenimendua eta kontsumo erregaia aztertzen ditugu egiaztatzeko Biomasa sistema, ekonomi aurrezpena eskaintzeko instalazio bizitzaren bitartean.

itzuli gora

Administrazio bideratzeak

Administrazio bideratze guztiak egiten ditugu eguzki instalazio fotoboltaikoetan: enpresa elektrikoari lotura puntu eskaera, obra lizentziak eskatzea, enpresa elektrikoarekin kontratuak gauzatzea, buletin elektrikoa enpresan zigilatzea, REPE-an izen-ematea, E.J.Z.-en alta ematea, zerga berezietan alta ematea, etab.

itzuli

Subentzio kudeaketa

Abian dauden dirulaguntzen inguruan informatuko zaitugu; lokal, probintzial, eskualde eta estatu mailan. Gainera, beharrezko igarobideak egingo dizkizugu dirulaguntzak aurkezteko.

volver arri

Finantzen kudeaketa

Herri mailan, probintzia mailan, bailara mailan, nahiz estatu mailan dauden subentzioen eta laguntzen berri ematen dugu, eta era berean, aipatutako laguntzen eta subentzioen bideratze egokiak egiten ditugu.

itzuli gora

Teknika txostena edo proiektuen erredakzioa

Bezeroen neurrira egindako finantziazio planetara sarbidea errazten dugu ARGISUN Konponbide Energetikoak finantza entitateekin sinatuta dituen konbenioen bidez.

itzuli gora

Instalazioak burutzea

Instalazioa osatzen duten elementu guztien muntaia egiten dugu, era berean, bere konexioaren martxa jartzea ere egiten dugu, beti ere, ARGISUN-ek kalitate programan indarrean dauden arauen aholkuak jarraituz.

itzuli gora

Instalazioa martxan jartzea

Elementu guztien instalazioa egokia den begiratzen dugu eta hasierako martxa jartzea egiten dugu ARGISUN Konponbide Energetikoen programaren arabera.

itzuli gora

Mantenimendu programak

ARGISUN Konponbide Energetikoak osatutako mantenimendu programan azaltzen diren elementu guztiak egiaztatuz aldikako bisitak egiten ditugu instalazioetara.

itzuli gora

Laguntza teknikoaren zerbitzua

Berehalako atentzioa instalazioren funtzionamenduari dagokion edozein arazo edo irregulartasunean.

itzuli gora

Energetiko auditoretza

Kontsumo energetikoak eta erabileraren eraginkortasuna aztertzen ditugu, gero jarraian zuzenketa neurriak hartzeko.

Auditoria energetikoaren bidez:

  • Energia kontsumoaren informazioa lortzen dugu

  • Energiaren kontsumoari eragiten dioten faktoreak hautematen ditugu

  • Errentagarritasunaren arabera, energia aurrezteko aukera ezberdinak identifikatu, ebaluatu eta ordenatzen ditugu

itzuli gora


ARGISUN Energia Berriztagarriak
Basadi, 5 bajo
20750 ZUMAIA
Telf:
943 86 19 95
Fax:
943 86 21 01
GPS
N 43º 17´ 36´´
W 2º 15´ 26´´