Subvenciones de autoconsumo para sector residencial 2024

Etxebizitzen sektorean energia berriztagarrien iturriekin autokontsumoarekin lotutako inbertsioetarako laguntzen programa

Laguntza programaren helburu nagusia da EAEko lurraldean dauden etxebizitza-sektorean energia berriztagarriak autokontsumo-instalazioen (fotovoltaiko eta eolikoa) bidez hedatzea jomuga duten ekintzak sustatzea.

Onuradunak

Jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak,, etxebizitza-jabeen erkidegoaketa eta energia berriztagarrien komunitateak eta etxebizitza kontsumitzaileek osatutako herritarren energia-komunitateak baldin eta jarduera ekonomikorik egiten ez badute eta bazkide edo bazkide guztiak dira inolako jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak.

Jarduketa subentzionagarriak

Diruz laguntza jaso ahal dezaketen jarduerak dira, EAEko etxebizitza-sektorean, autokontsumorako instalazioak, energia-iturri berriztagarriekin, eta saretik isolatutako instalazioak.
Diruz laguntza jaso ahal dezaketen jarduerak dira, EAEko etxebizitza-sektorean, autokontsumorako instalazioak, energia-iturri berriztagarriekin, eta saretik isolatutako instalazioak.
Programa hau argitaratu aurreko jarduketak onartuko dira, baldin eta 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera egin badira. Hori dela eta, betearazpen irmoko edozein konpromisoren datak, onartutako aurrekontuak, eskaerak, kontratuak, fakturak eta ordain agiriak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera izatea eskatuko da.

Beste laguntza batzuekiko bateragarritasun araubidea

Onuradunek jaso beharreko laguntzak bateraezinak izango dira estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundeetako edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk helburu berberarekin emandako beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin.

INDARRALDIA

Laguntza-programa honetarako laguntza eskaerak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 15an hasi eta 2024ko urriaren 31n bukatuko da. .
Nolanahi ere, diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak 2024ko abenduaren 31 baino lehen gauzatu eta fakturatu beharko dira.
Laguntzaren onuradunek laguntzaren xede den jarduketa egin eta ordaindu izanaren justifikazioa EEEren aurrean egin beharko da, eta ez beranduenez 2025eko urtarrilaren 15ean, modu elektronikoan.

GUZTIZKO AURREKONTUA

8.500.000 €

Informazio gehiago