Etxebizitzen sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko inbertsioetarako laguntzen programa
Laguntza programaren helburu nagusia da EAEko lurraldean dauden etxebizitzen sektorean instalazio berriztagarri termikoak ezartzea.
Onuradunak
Merkatuan ondasunak pertsona fisikoak eta etxebizitza-jabeen erkidegoak.
Jarduketa subentzionagarriak
EAEko etxebizitza-sektorean energia berriztagarrietako instalazioetan egindako inbertsioa, teknologia hauek barne:
- Eguzki energia termikoa
- Geotermikoa (zundaketak egin beharko dira proiektuan)
- Hidrotermikoa
- Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako aerotermikoa (aire-aire teknologiak izan ezik)
- Laguntzaren onuradunek laguntzaren xede den jarduketa egin eta ordaindu izanaren justifikazioa EEEren aurrean egin beharko da, eta ez beranduenez 2025eko urtarrilaren 15ean, modu elektronikoan.
Beste laguntza batzuekiko bateragarritasun araubidea
Onuradunek jaso beharreko laguntzak bateraezinak izango dira estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundeetako edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk helburu berberarekin emandako beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin.
Indarraldia
Laguntza-programa honetarako laguntza eskaerak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 15an hasi eta 2024ko urriaren 31n bukatuko da. .
Nolanahi ere, diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak 2024ko abenduaren 31 baino lehen gauzatu eta fakturatu beharko dira.
Laguntzaren onuradunek laguntzaren xede den jarduketa egin eta ordaindu izanaren justifikazioa EEEren aurrean egin beharko da, eta ez beranduenez 2025eko urtarrilaren 15ean, modu elektronikoan.