Energia berriztagarrien bidez autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko eta kontsumo termikoak elektrifikatzeko laguntza-programa
helburua, betiere autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko (fotovoltaikoa eta eolikoa) instalazioen bidez, baita klimatizaziorako bero-ponpetan edota ur bero sanitarioan oinarritutako energia berriztagarrien (aerotermia, geotermia zundaketa bertikalekin, eta hidrotermia) instalazio termikoen bidez ere.
ONURADUNAK
Jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoak etxebizitza-jabeen erkidegoak
- Jarduera ekonomikorik gabeko pertsona fisikoak.
- Pertsona juridiko pribatuak edo jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak (enpresak, autonomoak,…).
- Partzuergoak, enpresen edo pertsona fisikoen elkarteak edo taldeak, nortasun juridikoa dutenak edo ez dutenak, honako hauek barne, besteak beste:
- Bizitegi-sektoreko jabe-erkidegoak.
- Energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak.
Pertsona hauek jarduera ekonomikoa egin dezakete edo jarduera ekonomikorik ez egin. Jarduera ekonomikorik egiten ez dutela onartzeko kide guztiak jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak izango dira nahitaez, edota bizitegi-jabeen erkidegoak.
- Administrazio publikoko erakundeak oro har.
- Estatuko Administrazio Orokorraren menpeko portu-agintaritzak, EAEn baldin badaude.
JARDUKETA SUBENTZIONAGARRIAK
Jarraian zerrendatzen direnak hartuko dira jarduketa subentzionagarritzat, eta, EAEn egikarituta egoteaz gain, laguntza-programaren oinarrietan bakoitzerako ezarritako betekizunak bete beharko dituzte betiere:
- Autokontsumorako energia elektrikoa energia berriztagarri fotovoltaikoaren eta eolikoaren bidez sortzeko instalazioak.
- Klimatizaziorako bero-ponpetan edota ur bero sanitarioan oinarritutako energia berriztagarrien bidez (aerotermia, geotermia zundaketa bertikalekin, eta hidrotermia) kontsumo termikoa elektrifikatzeko instalazioak.
BESTE LAGUNTZA BATZUEKIKO BATERAGARRITASUNA
651/2014 (EB) Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz enpresatzat jotzen diren pertsona onuradunek jasotzen dituzten laguntzak betiere bateragarriak izango dira proiektu edo jarduketa bererako eman daitezkeen beste dirulaguntza edo laguntzekin, laguntza horien metaketak ez badu 651/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoa gainditzen.
Gainerako pertsona onuradunentzat, jaso beharreko laguntzak betiere bateragarriak izango dira xede bererako eman daitezkeen beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin, osorik hartuta osatzen duten laguntza-ehunekoa % 80 edo gutxiago bada.
INDARRALDIA
Programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 9an, ostiralarekin, hasiko da (programa argitaratu eta hurrengo egunean) eta 2026ko irailaren 30ean, ostegunarekin, amaituko da edo, hori lehenago gertatzen bada, aurrekontua agortzen den unean amaituko da..
Jarduketa subentzionagarriak laguntza-eskaeraren dataren ondorengo data batean justifikatu, egikaritu, fakturatu eta ordaindu beharko dira, eta hamabi (12) hilabeteko gehieneko epearen barruan laguntza ematen dela ezartzen duen ebazpena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, eta, edozein kasutan ere, 2027ko abenduaren 30ean berenduenez.
GUZTIZKO AURREKONTUA
Guztira 80.000.000 €, honela banatuta:
- Autokontsumorako energia elektrikoa energia berriztagarrien bidez sortzeko instalazioak egitea: 60.000.000 €
- Kontsumo termikoak energia berriztagarrien bidez elektrifikatzeko instalazioak egitea: 20.000.000 €