Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko EBAZPENAREN bitartez ezarritako laguntzen deialdia egin du.Pizgarri programak, zera egikaritzeko, batetik, hainbat sektoretako energia-iturri berriztagarrien bidezko (eguzki- energia fotovoltaikoa eta eolikoa) autokontsumo- eta biltegiratze-instalazioak, eta, bestetik, sistema termiko berriztagarriak (biomasa, aerotermia, geotermia, eguzki-energia termikoa), bizitegi-sektorean, eta jabetza publikoko etxebizitzetan eta hirugarren sektorean soilik, honela banatuta:

PIZGARRI-PROGRAMEN BANAKETA

  • 1. pizgarri-programa: Zerbitzu-sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe.
  • 2. pizgarri-programa: Ekonomiaren beste produkzio-sektore batzuetan, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe.
  • 3. pizgarri-programa: Zerbitzu-sektorean eta beste produkzio-sektore batzuetan lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioetan biltegiratzea txertatzea.
  • 4. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo-instalazioak egitea, biltegiratzearekin edo biltegiratzerik gabe.
  • 5. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean, administrazio publikoetan eta hirugarren sektorean lehendik dauden energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumo- instalazioetan biltegiratzea txertatzea.
  • 6. pizgarri-programa: Bizitegi-sektorean energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea.

 

INDARRALDIA

Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2021/11/11n hasiko da, eta 2023/12/31n amaituko da.

LAGUNTZEN BATERAEZINTASUNA

Laguntzak bateraezinak izango dira estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko erakundeetako edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk helburu berberarekin emandako beste edozein dirulaguntza edo laguntzarekin.

GUZTIZKO AURREKONTUA

72.210.475 €

Informazio gehigarria

https://www.eve.eus